Cirtec-ek jarduera lizentziarako izapideak egiten ditu Bilbon (Bizkaia), baita obra lizentziak ere.
Web orrialde honetan Bilbon Jarduera Lizentzia eta Obra lizentzia lortzeko jakin behar den guztia argituko dugu, jarduera eta establezimenduaren arabera segi behar diren prozedurak azaltzen.
Bilboko hirian, eta oro har, Bizkaiko lurralde osoan, jarduera lizentzia edo obra lizentzia lortzeko prozedura asko erraztu egin da. Bi prozedura mota egongo dira funtsean: alde batetik Jarduera Sailkatuen Lizentziak eta Obra Handien Lizentziak, udalak aztertu behar dituenak jarduera edo obra hasi aurretik, eta bestaldetik, Jarduera sailkatuen aurretiazko jakinarazpena, aurkezten denean jarduera abian jar edo obra hasi daiteke, betiere agiria arauzko eran aurkezten bada.
Ondorengo edukia hain mamitsua ez egiteko asmoz, Bilboko Udalaren prozeduretan zentratuko gara , Bizkaiko lurralde osorako orientabide bezala erabiliz. Hirigintza Lizentziei eta berauen izapidetzari buruzko Ordenantzaren arabera ondorengo hirigintza lizentziak daude Bilbon:
Hirigintzako lizentziak (Obra handien lizentziak).
36. artikulua.- Lizentzia behar duten lanak.
1.- Obra handiek edo eraikuntzakoek, halakotzat ulerturik eraikuntza berriko eta egokitzapeneko eraikinak, lizentzi mota hau beharko dute, baita urbanizazio-proiektu baten barruan ez dauden lurrak mugitzeko lanek ere.
Bilboko Udaleko lotura honetan lizentzia honen informazio guztia aurkituko duzu: imprimakiak, lizentziako kostuak, proiektu teknikoaren eskakizunak, bete behar diren arauak, …
Obra txikietarako lizentziak
52. artikulua.- Lizentzia behar duten lanak eta behar ez dutenak.
1. Lizentzi mota hau 36. artikuluan agertzen ez diren lan guztietarako behar da.
Hitz batez, barruko segurtasunari, distribuzioari eta lokal edo eraikinaren egitura arkitektonikoari eragiten ez diotenak, udal irizpide arrazoituari jarraikiz.
Udalako hurrengo loturan tasak, beharrazko dokumentazioa, proiektu teknikoaren edukiera, eta abar, azaltzen dira Obra txikietarako lizentzia lortzeko.
Obra txikietarako lizentzia
Jarduera sailkatuen aurretiazko jakinarazpena
77. artikulua.- Aldez aurretik jakinarazi beharra.
1.- Establezimenduak zabaldu edo abian jarri aurretik Udalari jakinarazi behar zaio, erantzukizunezko adierazpena aurkeztuta ondorengo artikuluetan adierazitako eran.
2.- Dokumentua arauzko eran aurkeztuz gero, jarduera abian jarri ahal izango da edota establezimendua zabaldu, indarrean dagoen antolamenduko baldintza materialak beteta.
Ordenantzak jarduerak epigrafe batzuen arabera sailkatzen ditu eta horren arabera aurkeztu behar dugun dokumentazioa jakingo dugu. Ia kasu guztietan memoria, planoak eta orokorrean ezartzen diren arau teknikoak betetzearen ziurtagiria teknikari batez zinatuta (ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, ingeniaria edo arkitektoa) aurkeztu behar izango dira.
Hau da Bilboko Udalak Jarduera sailkatuen aurretiazko jakinarazpena eskatzeko betebeharretara eramaten duen lotura.
Jarduera sailkatuen lizentziak
81. artikulua.- Lizentzia behar duten lanak.
1.- Jarduera-lizentzia beharko da indarrean dauden legeen arabera sailkatutzat jo daitezkeen jarduerak edo makineria jartzeko, baita horiek lekuz mugitzeko, handiagotzeko eta berritzeko ere, aparte utzita jardunean dagoenn bat legeztatzea den ala ez eta behin-behinekoak izatetik sortutako izapidetza-berezitasunak.
4. Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas-Jarduerei buruzko Legearen menpeko jardueraren bat burutzeko lokala edo eraikina denean, jarduterako lizentzia «establezimendurako lizentzia» deituko da.
Instalazio publiko edo pribatuak diren jarduerak jartzeko, handiagotzeko edota eraberritzeko lizentzia da, denak ere:
• gogaikarriak
• arriskutsuak izan daitezkeenak pertsona edo ondasunentzat
• kalteak eragin ditzaketenak ingurumenean
Bilbon Jarduera sailkatuen lizentziarako izapideak ondorengo loturan kontsultatu ahal dira.
Prozedura honetarako instalazioko proiektu teknikoa eta ezarriko diren neurri zuzentzaileak aurkeztu behar dira. Zalantzarik baldin baduzu gure teknikariei kontsultatu edo proiektu teknikorako aurrekontua eskatu, gure ingeniariak eta arkitektuak lagunduko dizute.
Honen guztiaz gain, Cirtec-en zure negozioko diseinuko eta instalazioen legalizaziorako proiektuak egiten ditugu ere:
Behe eta erdi-tentsioko instalazio elektrikoaren proiektua.
Suteen aurkako babes neurrien instalazio proiektua.
Klimatizazio instalazio proiektua.
Hozte-sistema instalazio proiektua.
Memoria teknikoa eta planoak Arduradun Aitorpenarako
Laburbilduz, gure ingeniari eta arkitekto taldearekin konta dezakezu edozein jarduera diseinatzeko edo legalizatzeko, Bilbon edo Bizkaiko lurraldeko hainbat tokitan: Sondika, Zamudio, Basauri, Barakaldo, Leioa eta Galdakao.
Nahi izanez gero, Bizkaian dugun bazkidearekin harremanetan jarri:
Ane Unamuno
tel. 665752955